EAJk Rajoyri ezetz esango diola errepikatu du lehendakariak Radio Euskadin eginiko elkarrizketan.
Harriturik agertu da Urkullu Mariano Rajoyk ez zuelako inbestidura saioaren datarik zehaztu abuztuaren 17an egindako prentsaurrekoan, baita Ciudadanosek PPri babesa emateko jarritako sei baldintzak alderdiarekin eztabaidatu ez dituelako ere.
Urkulluk uste du PP eta Ciudadanos elkartzea euskaldunontzat Rajoyren gobernualdian izandako “ezohiko berzentralizazioa” baino kaltegarriagoa izango dela.
Otegiren auzian esku-hartzeko aukerarik ez
Otegiren auziaz dio “[EH Bilduk Otegi] hautagaia izango dela erabaki du, zein prozesu juridiko eta teknikoetan murgilduta dagoen jakin arren eta aurkezteko eskubidea zuten errekurtsoak baztertuta”.
Otegi lehendakari izateko baztertuz gero, berak auzian esku-hartzeko aukerarik ez duela gaineratu du.