argia.eus
INPRIMATU
Urkulluren gobernuak hezkuntzan egindako 211 milioi euroko murrizketak salatu dituzte
  • Ikasle Abertzaleak eta Ernai gazte antolakundeak deituta elkarretaratzea egin dute Bilbon EHUren ikasturtearen hasiera ekitaldia ospatzen zen bitartean.

Topatu.eus @topatu_eus 2016ko irailaren 13a

Gazteek Urkulluren gobernuak hezkuntzan egindako 211 milioi euroko murrizketak salatu dituzte. Gainera, EU2015 eta LOMCE erreforma atzerakoi eta zapaltzaileak aplikatzen saiatu direla leporatu diete.

Horren aurrean, gazte zein ikasleak elkarlanean, Madrildik etorritako inposaketei aurre egin eta hezkuntza eredu propio baten alde borrokatzeko beharra azpimarratu dute. Merkatuaren ordez, ikasleak erdigunean jarriko dituen hezkuntza parekide, askatzaile, herritar eta parte hartzaile baten alde, Euskal Eskola Nazionalaren alde, alegia.

Aldarrikapen ugari

Ikasle Abertzaleek eta Ernaik egindako aldarrikapenak ez dira bakarrak izan. Etxeratek ere hasiera ekitaldian euskal presoek duten ikasteko eskubidea aldarrikatu du.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra