Biktimen Europako Egunaren bezperan, igandean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria “terrorismoaren biktima guztiei” mintzatu zaie. ETAren, GALen, Batallon Vasco Españolen eta M-11ko atentatuen 50 biktima inguru bildu dira Bilboko Indautxu plazan Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldian.
Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz. Lelo horrekin omendu ditu Urkulluk Bilboko Indautxu plazan bildutako 50 biktimak. “Ez daude bi parte, batetik biktimak eta bestetik gizartea. Elkarrekin gaude”, esan du lehendakariak.
Biktima guztiak omendu bai, baina Urkulluk ETArengan begirada zorrotzagoa jarri du, “aparteko balorazioa” behar duela esanez, “Trantsizioaren, Amnistiaren eta Gernikako Estatutuaren ondoren ere betikotzeagatik”. ETAk “laguntza soziopolitikoa” duela ere esan du.
Bestalde, GAL eta Batallon Vasco Españolen biktimek aitortzarik ez dutela jaso esan du Urkulluk, eta kasu batzuk ikertu gabe geratu direla. Autokritika ere egin du EAJko buruak: “Gaizki egin genuen terrorismoa jasan zuten biktimei behar beste kasurik ez genielako egin; batez ere, 1970eko eta 80ko hamarkadetan”.
EH Bildu kritiko azaldu da ekitaldiaren leloarekin, eta Jaurlaritza “alderdi interesetan” geratzen dela iritzita, ekitaldira ez agertzeko erabakia hartu zuen. Hala ere, Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak ordezkatu zuen koalizioa.
Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]
Plataformak adierazi du "sentsibilitate eta iritzi guztiak errespetatuz" Guardia Zibilaren ekintzak gaitzesteko asmoa dutela, bizikidetza demokratikoa eraikitzea helburu nagusia izanik.
Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.
Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.
Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.
Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.