argia.eus
INPRIMATU
Urkulluk bazekien Sanchezek haurrei ateratzen utziko ziela, berak hori publikoki aldarrikatu aurretik
  • EAEko lehendakari Iñigo Urkulluk adierazi du Espainiako gobernuari proposatuko ziola haurrak eta behar bereziak dituzten pertsonak etxetik atera ahal izatea zela bere ustez "lehen neurria eta garrantzitsuena". Garak informatu duenez, ordea, Urkulluk bazekien hori esaterako, Sanchezek dagoeneko erabakia zuela neurri hori hartzea.

2020ko apirilaren 18a

Apirilaren 5ean Iñigo Urkulluk egin zituen adierazpenetan ez zuen halako neurririk eskatu. Egun hartan ondorengoa eskatu zuen hitzez hitz: "Hezkuntza-, ekonomia-, gizarte- edo kultura-jarduerara itzultzeko plana. Zirkulazioa, garraioa, eta enpresak berriz irekitzea, ikastetxeak eta aisialdia, kirol-esparruak edo kultura-jarduera mailaz maila berraktibatzeko egoerak aurreratzea dagokigu".