Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan hitzarmen berri bat eskatu eta benetako negoziazioa aldarrikatu dute.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua Urduñako Andra Mari ikastetxean egon dira gaur, bertan egin baita ikastetxe pribatuen ikasturte hasierako ekitaldia.
Hori dela eta, Foru plazan -ikastetxearen aurrean- bildu dira Euskal Herriko gehiengo sindikaleko ordezkariak, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan hitzarmen berri bat eskatu eta benetako negoziazioa aldarrikatzeko.
Albiste hau Aiaraldea.eus-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.