iñigo Urkullu eta Uxue Barkos Gurseko (Frantziako Estatua) kontzentrazio eremuan izan dira, bertan izandako biktima euskaldunak gogoan. 60.000 herritarretik gora izan zituzten bertan 1939 eta 1945 artean.
1939an eraiki zuen Frantziako Gobernuak Espainiako Errepublikaren aldeko iheslariak jasotzeko, baina bigarren mundu gerra hastean kontzentrazio esparruan bilakatu zen: 1.700dik gora hildako kontatu zituzten.
Urkulluk gogora arazi du 1939 eta 1940 artean Espainiako Gerra Zibiletik ihesean zetozen 18.000 herritar sartu zituztela preso bertan. Horien arten 6.500 Hego Euskal Herritarrak ziren, herena baina gehiago.
Bi agintariek deklarazio instituzionalak egin dituzte memoriaren eta elkarbizitzaren alde, Akitaniako presidente Alain Rousset-ekin batera.