argia.eus
INPRIMATU
Urkullu berriz ere lehendakari izendatzeko eguna: azaroak 26
  • Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eman du dataren berri. Azaroaren 23an eta 24an izango da inbestidura saioa eta bi egunera egingo da izendapena Gernikan.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 10

Eusko Legebiltzarrak ezarri du Eusko Jaurlaritzako hurrengo lehendakaria izendatzeko inbestidura saioaren data, bi aste barru izango da, azaroaren 23an eta 24an. Agenda horrekin, seguruenik bi egun geroago egingo da izendapen ofiziala, azaroaren 26an larunbatarekin, Gernikan.

Alderdiek oraindik tarte labur bat izango dute, beraz, inbestiduraren aurrean euren artean negoziatzeko. Hauteskunde emaitzak kontuan edukita, EAJko hautagai eta egun lehendakari den Iñigo Urkulluk ditu aukera gehien berriz ere lehendakari izateko, horretarako PSEren babesa lortzeko ahaleginetan ari da. EH Bilduko Maddalen Iriarte ere lehendakari izateko aurkeztuko da.