argia.eus
INPRIMATU
Uribe Kostan egin dituzten pintaketa faxisten aurkako elkarretaratzea deitu dute
  • Uztailaren 18an, 36ko Espainiako altxamendu faxista goraipatzen zituen eta mugimendu abertzale eta euskaltzaleen aurkako hainbat pintaketa egin zituzten Algortan, Erromon, Erandion eta Leioan. Horiek salatzeko elkarretaratzea egingo dute uztailaren 20an, Erandioko metro geltokiaren ondoko plazan, 20:00etan. "Gora Euskal Herria euskalduna, feminista eta antifaxista" lema zabaldu dute.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 20a

Sare sozialetan salatu dituzte Uribe Kostako herritarrek uztailaren 18ren bueltan egin diren pintaketa faxistak:

Argazkia: @KoldoTellitu.
Argazkia: @KoldoTellitu.
Argazkia: @KoldoTellitu.

Bideo hau zabaldu da sare sozialetan eta bertan ikusten da nola hainbat herritarrek pintaketak ezabatu dituzten, ondoren hormak aniztasunaren aldeko mezuekin berriz marraztuz.