2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea.
Ez da hutsetik sortzen den topaketa. Mugimendu politiko, sindikal eta sozialetako kideak ditu atzean. Eta horietako batzuk gaurko aurkezpenean adierazi duetenez, Euskal Herrian "ekintzaile belaunaldi berri bat" eta "erresistentzia forma desberdinak" jaiotzen ari dira. LABeko Arantzi Sarasolak Euskal Herriko Eskubiden Karta eta Alternatiben Herria bezalako ekimenak aipatu ditu aurrekari bezala.
Irailaren 23an arratsaldez hasiko diren Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistek egitarau zabala daukate, ostiral arratsaldean hasi, larunbatean jarraitu eta igande eguerdian amaituko diren ekintzekin. ELA sindikatuko Mikel Novalek Topaketa Ekosozialistetan egongo den "aniztasuna" azpimarratu du.
Honezkero 300 inguru dira topaketetarako izena eman dutenak, baina kopuru honek gora egingo duelakoan daude antolatzaileak, oraindik zabalik dagoelako izena-emateko aukera.
Saio batzuk plenarioan egingo dira eta beste batzutarako tailerren formatua erabili da. Lau ardatzen arabera antolatu dira tailerrak:
Eredu produktiboa, zaintza eta enplegua
Elikadura burujabetza
Energia burujabetza
Ekitate soziala eta lurraren defentsarako hezkuntza
Eztabaidarako bi ardatz proposatu dituzte. Lehenengoa, "urgentzia ekologikoaren eta larritasun sozialaren aurrean trantsizio ekosozialistak" eta bigarrena "Troika ala Europako herriak: demokrazia, burujabetza eta justizia soziala".
Sistema kapitalistaren "eraldaketa sakona" ardatz duen herritarren gehiengoaren babesa lortu nahi dute eztabaidaren bitartez, eta gehiengo horrek "bere gain har dezala" eraldaketa sakona. Horretarako, mugimendu politiko, sindikal eta sozialetako kideek jakin badakite lana koordinatzea eta mobilizazio eta lan amankomunak programatzea funtsezkoak direla. "Beste batzuen artean, COP-21 delakoaren ondorengo eta Europarako B Planaren ekimenetatik eratorritako mobilizazioen agendetan koordinatu eta bertan txertatu nahi dugu geure burua", aipatu dute antolatzaileek.
Topaketetarako, nazioarteko eta Euskal Herriko hainbat hizlari gonbidatu dituzte, hala nola, Maxime Combes, Elizabeth Peredo, Iñaki Barcena, Manuel Gari, Daniel Tanuro, Maria Eugenia Rodriguez Palop, Sandra Ezquerra, Luis Gonzalez Reyes, Gorka Bueno, Yayo Herrero, Isabel Otxoa, Dominique Saillard, Alfons Perez, Tchenna Maso, Jorge Riechmann, Amaia Etxabe, Alba del Campo, Eric Toussaint, Juan Hernandez Zubizarreta edota Mario Zubiaga.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]