Urdazubiko Landibar auzoa urbanizatzeko proiektuak egonezina sortu du

  • Urdazubiko Landibar auzoan kezka eta haserrea piztu du Udalak onartu berri duen hirigintza proiektu batek. Kezka, auzoko belagiak urbano izendatzeko proposamenaren aurka daudelako; haserrea, berriz, azken erabakiak ezkutuan hartu direlakoan. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 19an - 17:20
Landibar auzoa, Urdazubin. Etxebizitzak egiteko 18.000 metro koadro birkalifikatu nahi dituzte. (arg: Erran.eus)

Azaroaren 25ean Landibarko auzotar talde bat udal batzarrean izan zen. Landibarrentzako proposatzen den aldaketa gauzatzeko, 1999ko Udal Planaren aldaketa egin behar du Udalak, baina azken hitza, Nafarroako Gobernuak izanen du. Bertaratutakoek ez zuten ulertzen zergatik ez zitzaien deialdirik luzatu, proiektua mahai gainean jarri zenetik, alegazioak aurkeztu eta gaiarekiko interesa azaldu baitzioten Udalari.

Gune urbano izatera pasako da

Herriko Etxeak 2014ko abenduaren 19an Landibarko belagi batzuk urbanizatzeko erabakia hartu zuen. Udalaren proiektuari zenbait alegazio aurkeztu zizkioten jabeek. Izan ere, 1999ko Plan Munizipalaren arabera, soilik herriguneak, Dantxarineak eta Leorlasek betetzen dituzte legez zoru urbano kontsideratzeko ezaugarriak. Gainerako auzoak baserri eta landetxe gune bezala definitzen dira gaur egun.

Udal batzarrak 2015eko ekainaren 26an auzotarren alegazio batzuk onartu zituen. Udal gobernuak erabaki zuen, kalifikazio urbanistiko aldetik proposatzen ziren aldaketak belagi horien jabeen kriterioaren arabera egitea. Hau da, aldaketaren aldeko ziren jabeen belagiak birkalifikatu, eta kontra zeudenenak proposamenetik kanpo uzteko erabakia hartu zen Azkar taldearen baiezko 4 bozkekin; Urdazubi Elgarrekin taldeko 3 zinegotziak abstenitu egin ziren bitartean. Ondorioz, jatorrizko proiektuan aurreikusten ziren 18.000 metro koadro urbanizatu beharre­an, 6.000 metrora mugatzen zen Azkar taldearen proposamena. 20 etxebizitza eraiki beharrean, 7 etxebizitza eraikitzea baimentzen zen.

Nafarroako Gobernuak azken hitza

Hortaz, 1999ko Planean zuen sailkapena aldatzeko proposamena luzatu zion Udalak Nafarroako Gobernuari. Hori justifikatzeko, Udalaren proiektuak zoru urbanoa kontsideratzeko ezin bestekoak diren zerbitzu eta sarbideak existitzen direla argudiazen du.

Baina, bigarren proposamen hori ez du aintzat hartu Nafarroako Gobernuak, ez baitu aldaketaren justifikaziorik ikusten. Hau da, Udalari emandako erantzunean erraten denaren arabera, hirigintza kriterioak erabili behar dira Udal Planaren aldaketa proposatzeko, eta hortaz, ez da onargarria baldintza berdintsuak dituzten belagi batzuk urbano izendatzea, eta bertzeak ez. Hau da, gune bakarrak kalifikazio urbanistiko bakarra behar du izan. Gainera, Udalak berak onartzen du Landibar auzoak ez duela hazkunde aparteko bat izango etorkizun hurbilean, hortaz, Gobernuak justifikazio txostena exijitu zion Udalari.

Alkatearen ustez «proposamenak ez du inor kaltetzen»

Justifikazio txostenaren ordez, Udal Gobernuak jatorrizko proiektua mahaigaineratu du berriro. Horretarako, 2016ko azaroaren 25ean, Udal batzarrean, Alkateak jatorrizko proposamena berreskuratzea defendatu zuen. Proiektua berdina izanik, ez zuen beharrezko ikusten kalteturik suertatu ziren auzokideei alegazioak egiteko aukera ematea. Azkar taldearen iritziz, Landibar auzoarentzat egiten den urbanizazio proposamenak ez du inor kaltetzen, haatik, etxea eraiki nahi duenak eraiki ahal izanen du, eta nahi ez duenak ez. Gaineratu zuen, bera alkate den bitartean kalifikazio aldaketarekin kaltetuak irtengo diren jabeek ez dituztela zerga berriak ordainduko.

Oposizioak salatu zuen landa giroko auzoarentzat kaltegarria izanen dela proiektua aprobatzea, izan ere, kalteturik suertatuko diren jabeek ez baitute nahi beren lurrak birkalifikatzea. Proiektu handientzako bertako auzokideekin kontatzea defendatu zuten, izan ere, Udalaren arkitektuek ere onar­tzen dute Landiba­rrek datozen urteetan ez duela hazkunde demografiko berezirik izanen.

Aipatu bezala, Landibarko auzotarrek batzarrean parte hartu zuten, beraiekin mintzatu gabe hartu baitu udal gobernuak erabakia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
“Bilboko eskola-inguru asko kutsaduraz eta zarataz betetako eremuak dira”

Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]


Hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute ehunka lagunek Donostian

Donostiako hainbat auzo elkarte eta gizarte mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute igandean ehunka lagunek. 42 talde sozial eta auzo elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 12:00etan... [+]


Olaia Beroiz: “Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da”

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


2024-02-29 | Estitxu Eizagirre
Nola elikatu hiriak?
Hiriko parkeetan zergatik ez fruta arbolak eta barazkiak landu zuzenean biztanleentzat?

Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Chinatown: zokoratuak eta zukutuak

Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]


2024-01-04 | ARGIA
6.486 donostiarrek ezezko botoa eman diote Basque Culinary Center Gros eta Uliako parkeetan ezartzeari

Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.


2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


Basque Culinary Center, Arabako Guardian ere

Edariak eta Ardoa (EDA) Drinks & Wine Campusak bigarren egoitza bat izango du Arabako Errioxan, Gasteizkoarekin batera. EDA Basque Culinary Centerrek “garatu eta gidatutako” proiektua da, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatu dute. “EDAk... [+]


Basque Culinary Centerren egoitza berriaren aurka manifestatuko dira berriz ere Donostian

Azaroan ziren Manteoko Basque Culinary Centerren egoitza berria (GOe) eraikitzen hastekoak, eta, horren aurrean, Ulia Auzo Elkarteak manifestaziora deitu du berriz ere. Ostiralean mobilizatuko dira (hilak 10), 19:00etan, Okendo Kultur Etxetik abiatuta.


2023-10-26 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Iruñeko Labriteko zaldainak %500eko gainkostua izan du, 390.000 eurotik ia 2 milioira

2010ean eraiki zen Labriteko zaldaina eta 390.000 euroko aurrekontua zuen. Azkenean 670.000 milioi euro balio izan zuen. Baina akatsak zirela eta zazpi urtez itxita egon ondoren, berriz konpondu zen, 1,6 milioiko kostuarekin.


2023-09-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bero

Komunikabideetan behin eta berriz entzun dugu udaldirik beroena igaro dugula eta Euskal Herritik hegoalderako lurretan egon direnen artean ere bai, a ze bero! Iazko lehorte eta bero itogarria ez da aurten errepikatu gurean, gure landa eta basoak gusturago hartuko dute ikasturte... [+]


2023-09-01 | Josu Goiko | Sustatu
Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin

Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.


Gurutze plazako aparkalekuaz kontsulta egin nahi du Ibarrolak

Iruñeko Gurutze plazako lur azpiko aparkalekua egiteko proiektuan herritarrei kontsulta egingo diela iragarri du Cristina Ibarrola alkateak. Obraren aurka ari den herri plataformaren iritziz, Ibarrolaren noraezaren beste adierazle bat da.


Eguneraketa berriak daude