Orain, Muskiz eta Pobeñako alkateek herrien arteko harreman horretan sakondu nahi izan dute eta Urdazubiko gazteekin elkartruke jardunaldiak egin nahi dituzte. 18 eta 20 urte arteko gazteei zuzendutako elkartrukea litzateke, euskara eta burdina oinarri duena. Lehenik, Urdazubiko 5-6 gaztek Pobeña bisitatzea proposatu dute eta gero, Burdinaren Egunaren karietara, bizkaitarrak Urdazubira etortzea. Urdazubiko Udalak gazteak animatu nahi ditu elkartrukean parte hartzera. Elkartrukeko gastuak (ostatu-hartzea, otorduak eta garraioak, bertzeak bertze) Petronor enpresak ordainduko ditu.
Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons izentziari esker argitaratu dugu.