argia.eus
INPRIMATU
Uraren prezioa %5 garestitu du Bizkaiko Ur Partzuergoak
  • Astelehenean egindako batzarrean uraren tarifa igotzea erabaki zuen Bizkaian uraren kudeaketaren gehiengo daraman entitateak. Batez beste urtean ia hamar euro garestituko zaio faktura herritarrari.

ARGIA @argia 2022ko azaroaren 10a
Bizkaian ura kudeatzeko instalazioetako bat (argazkia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoa)

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak %5 igoko du uraren faktura; hiruhileko bakoitzeko 2,4 euro gehiago batez beste eta urtean 9,6 euro gehiago. Hala erabaki du astelehenean egindako batzar nagusian.

Hornidura, saneamendua eta arazketa zerbitzuak jasotzen ditu partzuergoaren tarifak, eta azaldu dutenez, egindako azterlanen arabera oraingoak zerbitzu horien gastuen %77 baino ez du estaltzen. Inbertsio berriak egiteko eta udalerri guztietan "zerbitzuak baldintza berdinetan emateko", Busturialdean kasu, igoera hori egin behar dutela argudiatu du partzuergoak, EiTBk jaso duenez.

Asteleheneko batzarrean, bestalde, 2023ko aurrekontua ere onartu dute. Orain arteko kopuru handiena gastatzea aurreikusten dute: 217, 8 milioi euro, iaz baino 18,4 milioi gehiago.