Ordainketan hiru hilabeteko atzerapena izateagatik moztu egin dio Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak etxeko ur-korrontea adingabeko bi seme-alaba dituen Mariama-ri. Hiru hilabeteko atzerapena, zifretan esanda, 278,95 euro.
Elkarrizketa egin dio Publico egunkariak 2010ean Ginea Bissautik Bilbora etorritako emazteari. Lehen ur-mozketa 2017ko urtarrilean egin zioten eta lau bat egunez egon ziren etxean urik gabe. Aitortzen du ingurukoek lagundu ziotela ordainagiria pagatzen, baina martxoan berriz ere ordaindu ezinda geratu zen.
Urtarrilean erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak ordura arte jasotzen zuen Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta moztea. Orain auzitegietan dago gaia, berriz ere errenta hori jasoko duen ala ez ebazteko.
Berri Otxoak elkarteak lagunduta egin du bidea Mariamak. Elkartea ahalegindu da ezagutzen 2016an Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak zenbat ur-mozketa egin zituen, baina oraingoz 2015eko datuak soilik lortu ahal izan dituzte. Bizkaian 2015ean milatik gora mozketa izan zirela salatu du Joseba Martinez taldeko bozeramaileak.
181 milioi haur inguru bizi dira egoera larrian eta gobernuz kanpoko erakundeak dio hilgarria izan daitekeen desnutrizio-motaren bat jasateko %50 aukera gehiago dutela. Desberdintasunak, gatazkak eta krisi klimatikoa dira arrazoi nagusiak.
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.
Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]
Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]
Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.
2022an, egoera hori jasaten zuten ia hogei milioi haur eta nerabe zeudela kalkulatu du Eurostatek. Espainiako Estatuak Europar Batasun osoko hirugarren markarik altuena du, %32,2koa.
Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume eta bi gizonen heriotzak salatu ditu.
Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean aurkitu dute astelehenean 44 urteko gizonezkoaren gorpua. Martxoan Jesus eta Maria aterpetxea itxi zuten eta zazpi elkartek salatu egin zuten. Iruñean gutxienez 40 lagunek egiten dute lo kale gorrian urte osoan.
EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]
Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]