argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Ura Fundazioa: “Nafarroako Ubidearen Bigarren Fasearekin gobernuak zezenari adarretatik heldu dio”
  • Ura Fundazioak balorazio positiboa egin du 16 hilabete hauetan bere esparruan Foru Gobernuak egindako lanaz.

Xabier Letona Biteri @xletona 2016ko abenduaren 20a
Nafarroako Ubidea. (Argazkia: Comunidad General de Regantes)

Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan egin duen lana?

Balorazio positiboa da. Nafarroako Ubidearen Bigarren Fasearekin, adibidez, zezenari adarretatik heldu dio eta dagozkion azterketak egiten ari da, eta azterketen ondoren erabakiko du zer egin. Orain artekoa nola joan den ikusita hori asko da. Lehenengo Fasean, ordea, ez du halako azterketarik egin eta horiek gabe ureztatze eremu berriak zabaldu dira; hori kritikagarria da.

Zuen esparruan nora heldu beharko litzateke gobernua gelditzen zaion legealdi denboran?

Egin beharrekoen artean: Esako Urtegiko gaiarekin posizionamendu argi bat finkatzea herritarren segurtasuna bermatze aldera. Urtegi hori ez da bere eskumenekoa –Espainiako Gobernuarena da–, baina urtegiak eragiten die nafar askoren segurtasunari ere. Nafarroako Ubideari dagokionez, ez gaude ados Kontuen Ganberak Lehen Faseaz egin zuen balorazioarekin eta Gobernuak berea egin beharko lukeela uste dugu. “Salba dezagun Ega” kanpaina ere hor dago. Jurramendiko Mankomunitatea Ega ibaiaren akuiferoen gehiegizko ustiaketa egiten ari da eta honek asko kaltetu du Ega ibaiaren egoera. Neurriak hartu behar dira hori konpontzeko.

Jarriko diozue nota bat 0tik 10era?

Sei.