argia.eus
INPRIMATU
Ur edangarria ez xahutzeko neurriak hartu dituzte Euskal Herriko hemeretzi herritan
  • Horien artean da Armendaritze, eta ondorioz, baratze eta landare ureztatzea bakarrik arratseko 20:00 orenetarik goiti egin beharko dira, eta auto garbiketak edo pizina betetzeak debekatuak izanen dira.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko abuztuaren 02a

Armendaritze eta Arberuako herrietako ura, Donoztiritik heldu da, Lucien Delgue armendaritzeko auzapeza:

Uztail huntan usaiako buruileko ur heina da Arberuako ur edangarriaren erreserban. Jakinez oraino agorrileko aste luzeak iragaitekoak direla, prefeturak ur murrizketa neurri hauek plantan ezarri ditu Armendaritzen, Donamartirin, Donoztirin, Aiherran, Isturitzen, Mehainen, Bastidan, Beskoitzen, Hazparnen, Ahurtin, Bardozen, Oragarren, Amorotzen, Behauzen, Ortzaizen, Arrosan, Alduden, Bankan eta Saran.