argia.eus
INPRIMATU
UPNk zigorra jaso du Iruñean, baina alderdirik bozkatuena izan da EH Bilduren begiradapean
  • Zenbaketa %90etik gertu dagoela, 1.500 boto inguruko aldea dago UPN eta EH Bilduren artean.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko maiatzaren 29a

PSNk izango du berriz ere giltza Iruñean, zenbakiek aise emango bailukete. UPNk 13 zinegotzi izatetik 9 izango lituzke; alegia, lau galduko lituzke, baina eskuineko blokeak jasoko lituzke horietatik bi, PPren eskutik. EH BIlduk, berriz, 7 zinegotzitik 8ra pasako litzateke. PSNk bost zinegotziak mantenduko lituzke, baita Geroa Baik bere biak ere, eta Contigo-Zurekin Nafarroak zinegotzi bat eskuratu.