"Cristiano Ronaldo!" oihukatuz bizirik dagoen untxi bati sekulako ostikoa ematen dion gizona harrapatzeko asmoz, Espainiako fororik jendetsuenean zabaldu dute bideoa. Espainiako Poliziak ere bat egin du mezuarekin, animalien aurkako tratu txarra leporatu diezaiokete-eta.
Delitugilearen lagunak eszena grabatu eta Youtubera igo zuen bideoa. Whatsapp bidez ere zabaldu zuten eta ahalik eta gehien hedatzea bilatzen du orain hainbatek, ekintza salatzeko eta egileak zigorra jaso dezan.
Gaiari lotuta:
"Ez ditugu kaiola handiagoak nahi animalientzat, kaiolak desagerraraztea baizik".