Ikasle taldeek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko campusetan M8 goizean. Batetik, Unibertsitateko Indar Batasunak eta unibertsitateetako emakume taldeak diren Lorratz, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea, Arrakala, Bilboko Unibertsitateko Emakume Taldeen Koordinadora, eta Akelarrek "berdintasun faltsua gainditzeko" eskatu dute. Bestalde, unibertsitateetako *neska ikasle taldeek hezkuntza feminista eskatu dute eta "zapaltzen gaituen hezkuntza sistemari sua!" oihukatu.
Donostiako EHUren Ibaetako campusean manifestazioa egin dute Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakala Emakumeen Taldeak deituta. Garbitasun langileekiko elkartasunez pankarta zintzilikatu dute.
?[JARRAIPEN HARIA]#M8
Hastear da @UIBnazionala eta @Arrakalataldea-ko kideek gaurko deitutako mobilizazioa. pic.twitter.com/Mw3pBzShxG
— ARRAKALA (@arrakalataldea) March 8, 2022
Lorratz Leioako Unibertsitateko Emakume taldeak bideo honetan "EHUren berdintasun faltsua" salatu du eta eguerdian egingo duten manifestazioa iragarri du:
MOBILIZAZIOA
?13:30tan
?Mikel Laboa plazatik
EMAKUME LANGILEON ANTOLAKUNTZAZ BERDINTASUN FALTSUA BORROKATU pic.twitter.com/U7AF5qAIzZ
— Lorratz (@LorratzL) March 7, 2022
Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak honela egin du goizeko manifestazioaren jarraipena:
MARTXOAK 8 MOBILIZAZIOA | Hasi gara?? Magiisteritzako fakultatearen bidean gaude!
Animatu! pic.twitter.com/cyhvHNGpYh
— GUET (@Guetgasteiz) March 8, 2022
Bilboko Unibertsitateko Emakume Taldeen Koordinadorak elkarretaratze hauek egin ditu:
M8 | EMAKUME LANGILEON NAZIOARTEKO EGUNA
Lehen elkarretaratzea izan da 10:00 etan San Mamesen pic.twitter.com/cMZVb9OX8V
— BilbounikoETkoordinadora (@bilbouniko) March 8, 2022
Leioako Eiki eta Antiarrazismoa Esan-ek unibertsitateetako *neska ikasleekin batera antolatu dute elkarretaratzea:
Donostiako campusean Erraustu-k antolatu duen manifestazioa: