Nafarroan bakarrik egin daitezke medikuntza ikasketak Opusekoa den Nafarroako Unibertsitatean eta horregatik oso aspaldikoa da NUPen ere ikasketa hauek egin ahal izateko eskaera. Espainiako Osasun ministro Maria Luisa Garcedoren ustez, baina, ez dago horren beharrik, ez direlako medikuntza ikasle gehiago behar.
Legegintzaldi honetako helburu nagusienetakoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan medikuntza ikasketak ezartzearena. Egun soilik Opus-eko unibertsitate pribatuan egin daitezke ikasketa hauek. Parlamentuaren gehiengoak eskatu du, Nafarroako Gobernuak bultzatu eta NUPeko zuzendaritzak eman beharreko pausu guztiak eman ditu jadanik, aurtengo irailean medikuntza ikasketak has daitezen. Madrilgo Gobernuaren oniritziaren zain dago une honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Asteburu honetan Iruñean izan da Maria LUisa Garcedo Espainiako Osasun ministroa, baina adierazi duenez, ez du ikusten NUP-en medikuntza ikasketak ezartzearen beharrik: bere ustez, dagoen formakuntza hobetu eta espezializazioa bultzatzea da egin beharrekoa.