argia.eus
INPRIMATU
Unai Mendizabalek lortu du puntu gehien Zumarraga-Urretxun
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren final-zortzirena jokatu da irailaren 28an Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan; Mendizabalek lortu du final-laurdenetarako zuzeneko txartela.

Bertsozale.eus @bertsozale 2019ko irailaren 30a
Argazkia: Bertsozale.eus.

Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan jokatu da irailaren 28an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena. Bertsozaleek ez dute hutsik egin gaurkoan ere, aurretiaz sarrera guztiak agortuta zeuden eta. Kantuan, hurrengo sei bertsolariak:

Eli Pagola Apezetxea

Iker Ormazabal Ojeda

Iñigo Izagirre Urteaga

Mikel Tapia Aierbe

Nerea Elustondo Plazaola

Unai Mendizabal Jauregi

Unai Mendizabalek lortu ditu puntu gehien, 449,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du zizurkildarrak. Hauek izan dira gaur bertsolariek lortutako puntuazioak:

Unai Mendizabal Jauregi..........449,5

Nerea Elustondo Plazaola........439,5

Iñigo Izagirre Urteaga................419

Mikel Tapia Aierbe.....................417

Eli Pagola Apezetxea...............416

Iker Ormazabal Ojeda...............378

Iker Iriarte Iribar aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.