argia.eus
INPRIMATU
Unai Mendiburu nagusi Erandioko kanporaketan
  • Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da algortarra.
Bertsozale.eus @bertsozale 2023ko urriaren 23a

Erandioko Merkatu Zaharra Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aterpe izan da gaur. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:

  • Ander Sarriugarte Garcia
  • Garazi Navarro Ugarteburu
  • Igor Galarza Intxausti
  • Imanol Uria Albizuri
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra
  • Unai Mendiburu Valor

 

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu Valor izan da puntu gehien batu dituena: 472,5 puntu. Beraz, Santurtziko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 18an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Unai Mendiburu Valor ------------- 472,5
  • Imanol Uria Albizuri ---------------- 448.5
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra----- 442.5
  • Igor Galarza Intxausti ------------- 430.5
  • Ander Sarriugarte Garcia -------- 419.5
  • Garazi Navarro Ugarteburu ----- 411.5

 

Idoia Anzorandia Kareaga izan da gai-jartzaile. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.