argia.eus
INPRIMATU
Unai Etxebarria futbolariari elkartasuna adierazi dio Getxoko Udalak
  • Altsasuko presoen aldeko kamiseta eramateagatik Granadako futbol klubetik kanporatu duten jokalari getxotarrari elkartasuna adierazi dio Getxoko Udalak, mozio bidez. EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemosek adierazpenaren alde bozkatu dute; PSEk eta PPk kontra.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 08a

“Udal honek uste du eskubide urraketa larria izan dela Unai Etxebarriaren kaleratzea, bai eskubide zibilei dagokionez, bai lan eskubideen arloan. Eskatzen dugu adierazpen askatasunerako eskubidea errespetatu dadila, mundu guztiarena eta uneoro”, dio onarturiko testuak.