argia.eus
INPRIMATU
Unai Brea ARGIAko kazetariak irabazi du CAF-Elhuyar saria

2010ko martxoaren 22a
Unai Brea

Unai Brea ARGIAko kazetariak Zientzia-kazetaritzaren arloko CAF-Elhuyar saria irabazi du, adimen artifizialari buruzko Iritsiko dira gure parera? (PDF) erreportajearekin. ARGIA aldizkariaren 2.202. zenbakian (2009-10-18) plazaratu genuen erreportaje hori.

Zientzia-gaien euskarazko dibulgazioa sustatzea xede duten CAF-Elhuyar sariak pasa den ostegunean banatu zituzten Usurbilen. Unai Break jaso duen Zientzia-kazetaritzaren arloko sariaz gain beste bi eman zituzten: Leyre Echeazarra Gasteizko Farmazia Fakultateko ikertzaileak Dibulgazio-artikulu onenaren saria jaso du Ispilu-neuronek besteen larruan jartzen gaituzte artikuluarekin; eta Itziar Tueros EHUko ikertzaileak Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikulu onenarena, Bizkaiko Labe Garaien lorratzak Sopelanako hondartzetan lanarekin.

Luis Mari Bandres zenari Merezimenduzko Aipamena egin zaio aurtengo CAF-Elhuyar sarietan.