argia.eus
INPRIMATU
Umeengan musika zaletasuna sustatzeko ‘Sinfokids’ proiektua abian da

2011ko urtarrilaren 18a

Haurrengan musika zaletasuna sustatzeko Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Eusko Jaurlaritzak eta EITBk Sinfokids unitate didaktikoa sortu dute. DVD euskarrian argitaratutako ikus-entzunezko ekimena da. Ikastetxeetan lantzeaz gain, ETBko euskarazko bi kateetan ere emango dute. Kaleratu berri duten zenbakia euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago eta sustatzaileek azaldu dute egitasmoak segida izatea nahi dutela.