Espainiako Gobernuak umeen beharrei muzin egiten jarraitzea erabaki du, gutxienez hilaren 26ra arte. Egoeraren larriaz kezkatuta, zenbait guraso kalera ateratzen ari da haurrak aire zabalera ateratzeko aldarria. Eta bestetik, gaur 12:00etan, eltze-jotzea antolatu dute sare sozialen bidez "Haurrak SOS" lemapean.
Gero eta gehiago dira umeak aire zabalera ateratzea ezinbesteko neurria dela aldarrikatzen duten ahotsak. Espaniako Gobernuak, ordea, gutxienez oraingo alarma-egoera amaitu arte –hilak 26–, haur eta nerabeei debekua ez kentzea erabaki du.
Horren aurrean, zenbait guraso salatzen ari dira umeen eskubide eta beharrak existituko ez balira bezala jokatzen ari dela Espainiako Gobernua. Horren adibide da Lekeitioko Altzuan hazkuntza taldeak sare sozialen bitartez egindako deialdia: "Jarri balkoietan ondorengo lelo hau edo bururatzen zaizun besteren bat agintariek umeak aire zabalean egoteko beharra kontuan har dezaten: Umeak etxean preso. SOS Haurrak".
Halaxe diote Facebookeko beren orrian: "Egoera berezi honetan badago jende kopuru handi bat ez dena kontutan hartu, ezta aitatu ere: gure umeak! Eurak dira bakarrak ezin direnak irten ezertarako ere. Gu nagusiok ahal gara irten beharrera, erosketak egiten, txakurra paseatzen... eurak ez! Betiko legez, helduzentrismoaren biktima dira, ikustezinak, apestatuak, arriskutsuak... Ba ez! Eurak gutxienez geuk beste eskubide daukate, eta beharrizan handiagoak beharbada". Hainbatek heldu dio ekimenari jada.
Gaur eltze-jotzea
Sare sozialen bitartez ere proposatu da, antolatzailerik zehaztu gabe, gaur 12etan eltze-jotze bat egitea "SOS Haurrak, gure umeen eskubideen alde" lelopean.
Adin txikikoak:
— mario zubiaga (@zuribia) April 13, 2020
1. Etxetik kilometro bateko tartean
2. Ordu beteko irtenaldia
3. Pertsona batek lagunduta
4. Urruntze neurriak zainduz
Non dago arrisku epidemiologikoa?
Zein da arazoa? Ume eta gazteek ez dutela lobby indartsurik?
Hori bai, 20 urteko atzerapena duen AHT, martxan!
Con los niños en casa más de 4 semanas, que nos expliquen el peligro que representan. No lo entendemos. #Soshaurrak https://t.co/w2OzlNww0a
— SUskola (@Suizu55) April 13, 2020
Eta umeak zer? #umeakSOS #CoronaInfancias pic.twitter.com/jI4BfaA8Us
— Katixa Agirre (@katixagirre) April 13, 2020