argia.eus
INPRIMATU
ULMAk eta Oronak Mondragonetik irtetea erabaki dute, bazkideen gehiengo zabalak babestuta
  • ULMAko bazkideen %80k babestu du Korporaziotik irtetea, eta babes zabalarekin ere Oronak: %70 ateratzearen alde bozkatu du.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2022ko abenduaren 16a

Dozena erdi pasatxo lagunek hartu dute hitza Donostiako Illumbe zezen-plazan ULMAk egin duen batzarrean, interbentzio luzeak izan dira eta horien artean piztu da eztabaida apurra ARGIAri bertako iturriek jakitera eman diotenez. Enpresako bazkide eta langile-jubilatu direnek erakutsi dute korporazioan geratzearen aldeko jarrera, etorkizunean enpresaren ekonomiak okertzera egingo balu. Dena den, espero bezala, langileen gehiengoak irtetearen alde bozkatu du, enpresak hobe funtzionatuko lukeelako talde handitik irtenda. Mondragonen komunikazio-kanpaina gogorrak ez du beraz fruiturik eman.

Boto-eskubidea zuten 2.800 bazkideen %80ak eman du irtetearen aldeko botoa; ULMAren bederatzi egoitzek bozkatu dute irteteko.

Oronan, berriz, 1.700 bazkide inguru bertaratu dira Hernandiko egoitzara, eta arratsaldeko 15:00ak pasatxoan jakin da, %70ak eman duela irtetearen aldeko botoa.