argia.eus
INPRIMATU
Ulia mendia ehizarik gabeko eremu izango da irailetik aurrera
  • 2014an debekatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia mendian ehiza egitea, baina legeak zituen akats batzuk baliatuz, epai batek ehiza baimendu zuen berriz ere 2019an. Orain, akatsak zuzenduta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak iragarri du irailaren 1etik aurrera ezingo dela ehizarik egin Donostia eta Pasaia arteko mendian.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 25

Donostiako eta Pasaiako udalek eskatu zuten 2014an mendia ehizarik gabeko eremu izendatzea, eta hala onartu zuen Aldundiak. Iazko epaiari aurre egiteko, legeak zituen akatsak zuzenduta, berriz ere “tirorik gabeko gune seguru” bilakatu da Ulia.

Talde ekologistek, Eguzki, Ehiza eta Gune Naturalak tartean, txalotu egin dute erabakia. "Ulia tiroz askatzen da, eta, horrela, oinarrizko baldintza bat ezartzen da erabiltzaile mota guztiek espazio horretaz modu baketsuan gozatzeko".