argia.eus
INPRIMATU
Ukrainako saskibaloi selekzioa boikotatzeko deia egin du EH-Donbas komiteak
  • Ukrainako saskibaloi selekzioak AEB-etako taldearen aurkako partida jokatuko du Barakaldon, munduko saskibaloi txapelketaren baitan. Euskal Herria-Donbas komiteak, selekzio ukrainarra boikoteatzeko deia egin du, “Kieveko gobernua Novorossijako herriaren aurka burutzen ari den operazio militarra” salatzeko. Irailaren 4ko partida egunean izango da mobilizazioa, BEC aurrean.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko abuztuaren 27a
EH-Donbas elkartasun komiteak boikot deialdirako zabaldu duen kartela.

Ukrainako saskibaloi selekzioak irailaren 4an jokatzekoa da Barakaldon. EH-Donbas elkartasun komitearen esanetan, aldiz, “onartezina da genoziden arteko kirol ekitaldi bat normaltasun osoz lehiatzea”. “Are gutxiago Ukrainako gobernu kolpistak errusiar zein beste gutxiengo etnikoen kontrako garbiketa egiten duten bitartean”, gaineratu dute.

Kieveko gobernua aurrera eramaten ari den operazio militarraren “ordezkari eta erantzule zuzenak” boikotatzeko, partida egunean, irailaren 4an, mobilizazioa deitu du elkartasun komiteak. 17:00etan Barakaldoko BEC aurrean egin dute hitzordua.

Donbasseko gertaeren harira Debako Gazte Asanbladak ondorengo bideoa sareratu du egunotan: