Errusia ekialdean bilera egin dute Putinek eta Lukashenkok, Errusiako eta Bielorrusiako presidenteek, eta Putinek adierazi du Ukraina ez dela Istanbulen adostutakoa betetzen ari.
Duela aste batzuk Istanbulen Ukrainaren eta Errusiaren arteko negoziaketen ostean, Ukraina adostutakoa betetzen ari ez dela adierazi du Vladimir Putinek, Lukashenkorekin Errusia ekialdean egindako bileran. Hau dela eta, negoziaketak geldituta daudela adierazi du Errusiako presidenteak: "Ukraina Istanbuleko akordioetatik urrundu da", esan du.
Negoziaketa prozesuaz gain, beste hainbat gaien inguruan hitz egin du Putinek. Inbasioari buruz, dio Donbass askatu arte ez dutela etsiko, eta "operazio militar berezia" aurreikusi moduan doala gehitu du. Bestalde, "Ukrainako neonaziekin zuzeneko gatazka" saihetsezina dela adierazi du.
Mendebaldeko herrialdeek Errusiari jarri dizkioten zigorren inguruan, Putinek dio herrialde askotan goseteak eragin ditzazketela; gai honen inguruan, ondorengoa adierazi du Lukashenkok; "Gaur egungo munduaren testuinguruan, ezin da inor zanpatu, are gutxiako Errusiaren tankerako herrialde bat, guztiz autosufizientea baita". Putinek gehitu du Errusiako ekonomia egongor dagoela.