argia.eus
INPRIMATU
Ukrainar nazionalitatea mantendu ahalko dute krimearrek
  • Krimear penintsula errusiar federazioan integratzean errusiar nazionalitatea eskuratu zuten pertsonek, ukrainar herritartasuna mantendu ahal izango dute, hala nahi izanez gero.

Ane Lusarreta 2014ko apirilaren 04a
NAN ukrainarrak erabiltzeko aukera izango dute krimearrek, nazionalitate errusiarra eskuratu ostean ere. (Arg: Vilaweb)

Errusiako Migrazioen Zerbitzu Federalen ordezkari Fedor Karpovetsek eman du notizia Simferpolen, Krimeako Errepublikako hiriburuan.

RIA Novosti Errusiako agentziak esan duenez, NAN ukraniarrak erabiltzeko aukera izango dute krimearrek, nazionalitate errusiarra eskuratu ostean ere.