argia.eus
INPRIMATU
Ukrainako gatazka espaziora iritsi da
  • Errusiak iragarri du Nazioarteko Espazio Estazioa utziko duela 2020an. Ukrainako gatazkaren harira AEB-Errusia harremanak zenbateraino gaiztotu diren erakusten du berriak.

ARGIA @argia 2014ko maiatzaren 14a
Nazioarteko Espazio Estazioa 2007ko argazki batean (Irudia: NASA).

Joan den hilean NASAk, AEBetako espazio agentziak, Errusiako espazio agentziarekin zeuzkan harremanak eten zituen. Gainera, Etxe Zuriaren planen artean dago Errusiara teknologia aurreratuko salgaien esportazioak etetea, militar errusiarrentzat mesedegarriak izan daitezkeelakoan.

Horri emandako erantzuna dirudi Vladimir Putin buru duen gobernuak aste honetan iragarritakoak. Errusiako lehen ministro orde Dimitri Rogozinek adierazi du “Errusiako espazio-programa gehiago garatzeko proiektu estrategiko berriak” prestatzen ari direla eta horregatik, 2020tik harago ez dutela Nazioarteko Estazioan egoteko premiarik. AEBen asmoa Estazioa 2024ra arte martxan mantentzea zen.