Ukrainaren erregai eta munizio biltegiek Errusiako armadaren bonbardaketen helburu nagusia izaten jarraitzen dute; atzo, Odessako eta Shepetovkako erregai biltegiak suntsitu zituzten.
Atzo goizean, Errusiako armadak Ukraina hegoaldeko Odessa hiriko erregai biltegi bat suntsitu zuen. Itsaso Beltzean dauden Errusiaren gerraontzietatik jaurti zituzten Kalibr misilak.
Bestalde, Ukraina kontinentaleko Shepetovka hiriko erregai biltegi bat suntsitu zuen Errusiako armadak. Kiev eta Lviv hirien artean dago Shepetovka.
Hilabete baino gehiago irauten ari duen inbasio honetan, Errusiako armadaren helburu nagusietako bat bihurtu da Ukrainako armadaren erregai eta munizio biltegiak bonbardatzea. Izan ere, hasieratik Ukrainako armadaren ahalmena ezabatu nahi izan du Errusiak, eta horretarako, base militarrak suntsitzeaz gain, lehengaien biltegiak ere bonbardatzen ari dira.
Hala ere, joan den astean Ukrainako armada antzekoa egiten hasi zen, eta Ukrainako mugatik gertu dauden Errusiako hirietako erregai biltegiak bonbardatzen hasi zen. Joan den ostiralean, esaterako, Errusiako Belgorod hiriko erregai biltegi bat suntsitu zuen Ukrainako armadak.
???? El ejército ruso continúa su campaña de ataques contra refinerías de petróleo y depósitos de combustible en Ucrania. Esta mañana se han producido varios ataques en la ciudad de Odessa y sus cercanías. pic.twitter.com/R7bkc1QsW6
— Descifrando la Guerra (@descifraguerra) April 3, 2022