argia.eus
INPRIMATU
Ukrainak “terrorismoaren aurkako” operazioak abiatu ditu errusiazaleek hartutako hirietan
  • Ukrainak "terrorismoaren kontrako" operazioa abiatu du Jarkov hirian, Barne ministro Arsen Avakovek azaldu duenez. Errusiaren aldeko 70 ekintzaile atxilotu dituzte, eskualdeko Gobernuaren egoitza okupatzeagatik (bideoan).

ARGIA @argia 2014ko apirilaren 08a

Ukraina ekialdeko beste hiri batzuetako egoitza ofizialak ere okupatu dituzte errusiazaleek, Donetsken eta Lugansken kasu. Donotskeko Gobernuaren egoitza okupatu duten manifestariek eskualde horretako independentzia aldarrikatu eta erreferenduma egingo dutela iragarri dute, maiatzaren 1ean beran.

Informazio gehiago:

Ukrainatik zuzenean, gaztelaniazko RT webgunean.