Ukraina eta Errusia historiak lotutako bi herrialde izan dira mende luzez. Azken ehun urteetan, iraultzak eta mundu gerrak bizi izan dituzte elkarrekin eta, orain, elkarren aurka. Data nagusienak laburbildu ditugu hemen.
1922
Lehen Mundu Gerran lurraldea zatiturik eta hainbaten agintepean egon ostean, Ukrainak Sobietar Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren sorreran hartu zuen parte.
1932
Stalinek nekazal lurren kolektibizazioa hasi zuen 1920ko hamarkadan. 1932 eta 1933an Holodomor izeneko gosetea jasan zuten ukrainarrek eta milioika hil ziren.
1941
Alemania naziak Ukraina eta beste sobiet errepublikak inbaditu zituen Bigarren Mundu Gerran.
1991
Ukrainak independentzia erreferendumean SESBtik irtetea erabaki zuen, %80ko aldeko botoekin.
2004
Iraultza laranja deiturikoarekin Viktor Justxenko presidente jarri zen, hauteskundeak berriz egin ondoren. Herrialdea pribatizatu eta hurrengo urteetan NATOrekiko lehen hurbilketa egin zuen herrialdeak.
2010
Viktor Yanukovitxek hauteskundeak irabazi eta Ukrainak Errusiarekin zituen loturak berregin zituen.
2014ko otsaila
Kieveko Maidan plazan eta beste hainbat tokitan protestak Ukraina Europar Batasunaren ondoan egotea eskatzeko. Parlamentuak Yanukovitx kargutik kendu eta ihes egin zuen herrialdetik.
2014ko martxoa
Erreferenduma Krimean Errusiarekin elkartzea eskatzeko. Apirilean, Donetsk eta Luhanskeko errusiar zaleek Kievekiko burujabetza aldarrikatu eta Ukrainarekin gerra hasiko da Donbass eskualdean.
2014ko iraila
Minskeko protokoloa sinatu zuten Ukrainak, Donetsk eta Luhanskeko oblastek, eta Errusiak, eskualde errusiar zaleei autonomia gehiago emateko erreferenduma hitz emanez. Hala ere, gerrak jarraituko du.
2019ko maiatza
Volodymyr Zelenski presidente hautatuko dute Ukrainan. Vladimir Putinekin adostuko du bake prozesuari berrekitea.
2020
AEBek Nord Stream II gasbide proiektuan parte hartzen ari direnak zigortzeko mehatxu egingo dute. Ukraina eta Errusia artean elkarrizketak gasa dela-eta, elkarri isunak kentzeko. Europara ekialdetik iristen den gasaren %58 Ukrainatik igarotzen da.
2021eko urtarrila
Zelenskik Ukraina NATOn sartzeko eskaera egingo dio Joe Biden AEBetako presidente berriari. Udaberrian Errusia tropak pilatzen hasten da Ukrainako mugan.
2021eko abendua
Errusiak Ukraina inbaditzeko asmoa duela lehen abisua joko du Bidenek.
2022ko urtarrila
Putinek NATOri eskatuko dio 1997 urte aurreko mugetara erretiratzeko eta hainbat segurtasun eskari helaraziko dizkie AEBei.
2022ko otsaila
Putin eta Emmanuel Macron Frantziako presidentearen artean bilera Moskun; gatazka bide diplomatikotik konpontzeko azken saiakera. Otsailaren 21ean Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia onartu eta handik bi egunera Ukraina airez eta lurrez eraso egingo dio Errusiak.