UKBERRI.NET Bizkaiko Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitaleko kazetari Iñigo Fernandez de Martikorena atxilotu du Ertzaintzak, martxoaren 3an, Bilboko Goi Bilera Ekonomikoaren aurkako istiluen harira.
Lekukoek adierazi dutenez, kalez jantzitako ertzainak 13:00ak inguruan heldu dira Fernandez de Martikorena kazetariaren etxera. Neguriko ertzain-etxean daukate orain eta, Iñigo Santxo abokatuak esan duenez, litekeena da gaur bertan deklaratzera eramatea Bilboko epaitegira.
Beste iturri batzuen arabera, adin txikiko beste pertsona bat ere atzeman du Ertzaintzak Donostian.