argia.eus
INPRIMATU
Uholdeak Iruñerrian: Argaren emaria 10 aldiz biderkatu da 12 orduan
  • Ostegun arratsaldean, Iruñean, emaria 50 m3/s-koa zen; gaur, 528,9 m3/s-koa da. Runa parkearen eta Gaseko eskorten inguruan aparkaturiko autoak erretiratzeko eskatu du Udaltzaingoak

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko abenduaren 13a
Argazkia: Euskalerria Irratia

Arga ibaia gainezka egiten ari da Burlatan eta Iruñeko Arrotxapea auzoan, zenbait entzulek bidali dizkiguten argazkietan ikus daitekeenez. Atarrabian ere arazoak dauzkate.

Ez da harritzekoa, aintzat hartuz Argaren emaria azken 12 orduotan hamar aldiz biderkatu dela: bart arratsaldean, Iruñean, emaria 50 m3/s-koa zen; orain, 528,9 m3/s-koa da. Grafika Nafarroako Gobernuaren webgune honetan ikus daiteke.

Beste datu bat: Donezteben, metro koadroko 110 litro bota ditu azken 24 orduotan.

Hori horrela, Runa parkearen eta Gaseko eskorten inguruan aparkaturiko autoak erretiratzeko eskatu du Udaltzaingoak.