Uholdeek problemak eragin dituzte Euskal Herri osoan

  • Atzo eta gaur goizaldean egindako euriteek arazoak eragin dituzte Euskal Herriko eskualde guztietan. Bildu ditugun irudi eta datuak eskaintzen dizkizuegu ondorengo lerroetan.


2013ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Hernani eta Astigarragan ibaiak lokal batzuk hartu zituen baina, ez zuen joan den azaroko denboraleak eragindako triskantzarik eragin.

Oiartzun ibaiak ere estu eta larri ditu oraindik Oiartzun, Lezo eta Errenteriako herritarrak. Orain arte bere bidean doa ibaia baina zaintzen ari dira.

Behobian antzeko egoeran daude, Bidasoa ibaiak orain arte ez du gainezka egin baina Nafarroan egiten ari den euri jasak eta Itsagorak ibaia bere tokitik aterako duen beldur dira.

Urola Kostan berriz, Zarautz eta Zumaia arteko kostako errepidea moztuta dago eta Meagasetik desbideratu dute trafikoa. Bestalde, Zarautzen Urteta auzora joateko bidean ere urak gainezka egin du.

Aian ere urak eragin ditu arazoak San Pedro auzoaren parean gainkarga ekarri du eta bere bidetik irten eta bertara iristeko errepidea hartu du.

Gaur goizaldean berriz, Azpeitiako Aratz- Erreka auzoko Zuola baserrian etxeko kide guztiak atera behar izan dituzte. Inork ez du hartu minik baina Uztarria.com-en arabera, kalte materialak handiak dira. Atzo Uztarria.com-en ateratako informazioaren arabera, Nuarbeko Urtegia %101,17ra beteta zegoen.

Goierri aldean  luiziak izan dira hainbat tokitan. Kasu honetan mendiko urak eragindako luiziak izan dira. Seguran bi luizi izan dira eta Zegaman beste bat. Atzokoan Eredu enpresa itxi egin behar izan zuten eta langileak bertatik atera, luizia egin zelako enpresaren goialdean. Bertan, tentsio altuko lineak eta argindar transformatzaileak beldurra sortu dute inguruko pinuak gainera eroriz gero sua eragin dezatelako. Gaur goizaldean berriz, hainbat bide itxi dituztela jakinarazi du Goierriko hitzak.

Bizkaiari dagokionez, Barakaldo, Getxo, Lekeitio eta Galdakaon izan ziren atzokoan arazo nagusienak. Busturialdean eta ere izan dira hainbat arazo.

Araban Zadorra ibaiak Agurainen eragindako kalteez aparte ez da arazo larririk izan.

Nafarroan, atzokoan Baztan eta Arga ibaiek eragin zuten arazo gehien Iruñeam eta Atarrabian uholdeak eragin baitzituzten. Gaurkoan berriz Arga ibaia zaintzen dihardute Etxaurin, Larragan, Berbintzanan, Miranda Argan Faltzesen eta Azkoienen.

Iparraldean Urdazuri ibaiak Ainhoa,Ezpeleta eta Senperen uholdeak eragin idtu. Aturrik ere gainezka egin du Ahurti parean.

Hego Euskal Herrian goizeko itsas gorak ez du arazorik sortu eta euri gutxiago ari duenez uholde arriskua gutxitu egin da. Ipar Euskal Herrian berriz arratsalde partean euria hasiko duela iragarrita dagoenez, berriro ere alerta piztu behar dela adierazi du Prefekturak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpeitia
2024-07-02 | Axier Lopez
Palestinaren eta islamaren aurkako margoketak egin dituzte Azpeitian

Azpeitian Palestinari elkartasuna adierazteko mural batean mezu islamofoboak margotu dituzte. "Palestina Akatu" eta Islama minbiziarekin parekatzen duten pintaketak dira. Elkar-ekin mugimenduak salatu du ekintza.


Statkraften zentral eolikoaren proiektuari helegitea jarri diote Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo udalek

Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]


Batzuen aberastasuna, gehiengoaren miseria, biodibertsitatearena barne
"Biodibertsitatearen galera: kausak eta ondorioak" hitzaldia eman zuen Iker Apraizek Azpeitian apirilean, Euskal Herria Bizirik taldeak antolatutako "Lurraren defentsan" egunaren baitan. Nagore Zalduak eta Eneko B. Otamendik hitzaldi hartan esan ziren ideia... [+]

Peio Ormazabal eta Beñat Aldalur
“Batasun estrategikoa lantzen ari gara Europako Alderdi Komunista sortzeko”

Joan den abenduan aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), Euskal Herrian Mugimendu Sozialista egituratzea helburu duen alderdia. Europan Alderdi Komunista eratzea dute helburu eta iraultza sozialista gauzatzea. Peio Ormazabalek eta Beñat Aldalurrek EHKS... [+]


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
“Ez da trantsizioa, espekulazioa da”

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


2024-04-08 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan topaketak eta manifestazioa deitu ditu EH Bizirikek larunbata honetan Azpeitian

Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak manifestazioa deitu du apirilaren 13 arratsaldeko 18:00etan Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari erasotzen dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Goizean gaiari lotutako hainbat tailer eta... [+]


2024-02-13 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Azpeitian, inauterietan jazotako bi sexu erasoak salatzeko

Gizonezko bat atxilotu dute, ustez bi sexu erasoen egile delakoan. Igandean izan ziren gertakariak.


2024-02-13 | ARGIA
Emakume bat bortxatu dute Azpeitian, Udalak ihauterietako gaurko egitaraua bertan behera utzi du

Azpeitian emakume bat bortxatzea egotzita, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Udalak astelehen 18:30etarako gaitzespen kontzentraziorako deia egin du eta ihauterietako gaurko programazioa bertan behera utzi du.


2023-12-27 | ARGIA
Israelek hildako 4.000 palestinarren izen-abizenak ozen irakurri dituzte Azpeitian

Azpeitiko herriko plazan egin dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik ahots goran irakurri dituzte  Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izen-abizenak.


Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


2023-11-29 | ARGIA
Biolur elkarteak "Amillubi taupaka" proiektua aurkeztuko du
“Amillubi baserria eta bere lurrak modu kolektiboan erostera goaz, lurra babesteko”

Abenduaren 1ean, ostiralarekin, Azpeitian aurkeztuko zaie herritarrei "Amillubi taupaka" proiektua. Laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak bere asmoak iragarri ditu: "Amillubi baserria eta bere lur eta basoak modu kolektiboan erosteko urratsak egin nahi... [+]


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
“Hausnarrean” liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


Eguneraketa berriak daude