Uholdeak Euskal Herriko leku askotan

  • 23:15 Honenbestez utziko dugu euritearen jarraipena. Gauean ezer gertatuko balitz bihar goizean bilduko dugu Argia.com-en. Milesker informazioa bidali diguzuen guztioi eta egunaren jarraipena egiteko aukeratu gaituzuen guztioi.

    23:00 Euskadi Irratiak albistegian esan duenez, Irunen 60 urteko pertsona bat desagertu da. Arratsaldeko 18:00ak inguruan ikusi dute azken aldiz. Bihar jarraituko du erreskateak.

    22:40 Gobela ibaiak gainezka egin du Getxon, Fadura inguruan.

    22:20 Euritea pixkana Bizkaia aldera mugitzen ari da eta Gipuzkoako, Nafarroako eta Lapurdiko ibaiak, mantso bada ere, behera hasi dira. Itsasgora goizaldeko 1:12etan izango da, eta pentsatzekoa da ordu horren ostean hasiko dela ura nabarmen behera joaten. Kalte material handiak eragin ditu euriteak gaur.

    22:05 Aginagatik adierazi digutenez, Oria ibaia ere 50 cm jaitsi da.

    21:45 Martuteneko auzokide batzuek diotenez, ura oraindik kaleetan dagoen arren, pixkana jaisten hasi da.

    21:00 Andoainen Lasarte-Oriara bidean N1 errepidea moztu dute, Oria eta Leitzaran ibaiak elkartzen diren unean. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, Euskal Herriko puntu batzuetan (ez dute zehaztu non) 260 litro jaso dituzte metro koadroko.

    20:40 Donostiako Txomin eta Martutene auzoetan herritarrak zodiac ontzien bitartez ateratzen ari dira.


2011ko azaroaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Hernani arratsaldean (Arg: Iñaut Zabala)

20:20 Ekaitza kalte nabarmenenak Gipuzkoan eragiten ari den arren, Eusko Jaurlaritzako barne sailetik adierazi dute datozen orduetan Bizkaia aldera mugitzen joango dela. Mendaron errekak gainezka egin du, eta Larrabetzun ere bai Zubitalde auzoan. Ibaiak oso altu doaz.

19:30 Donostia eta Hernaniko polikiroldegiak jendeak lo egiteko prestatzen ari dira. Larrialdi zerbitzuetatik jakinarazi dute ez "inondik inora" autoz ibiltzeko ibaien ondoko errepideetan, Gipuzkoan gehienbat.

18:45 Egunean zehar Gipuzkoa izan da Euskal Herriko probintzia kaltetuena, zenbait herritan biztanleak etxetik atera ezinik eta argi indarrik gabe daude eguerditik, eta egunean zehar Gipuzkoa izan den arren kaltetuena Bizkaian egoerak gau partean okerrera egingo duela jakinarazi du Euskalmetek.

18:00 Gaur metro koadroko 100 litro baino gehiago neurtu dituzte hamar estazio meteorologikok. Metro Bilbaok jakinarazi du bihar ere bertan behera geratuko dela Portugalete eta Kabiezes geltokien arteko zerbitzua. Hernaniko futbol eta errugbi zelaiak urez beteta daude eta baita Zinkoenea inguruko auzo asko ere. Gainera, Elorrabiko zubia eraman du ibaiak.

17:45 Gipuzkoan Elgoibar eta Zumaia arteko tren zerbitzua bertan behera geratu da. Nafarroan aldiz Etxarren, Arruatzu eta Uharte Arakil inguruko zenbait errepide itxi dituzte.

17:30 Euskadi Irratiak azaldu duenez, Hernaniko Eziago poligonoan sei pertsona harrapatuta daude, ez aurrera eta ez atzera. Astigarragako Ergobia auzoan metro bat baino altuera handiagoa hartu du urak.

17:15 Oria ibaiak Villabona, Zizurkil eta Andoainen gainezka egin du eta etxe eta industria guneetara heldu da ura. N-1 errepidea ere itxita dago Lasarteranzko norabidean

16:15 Astigarragako Udalak herritarrei azaldu die egoeraren larritasunaren ondorioz etxetik ez irteteko. Hernanin ere egoerak okerrera egin du, eta eguerditik zenbait auzotan argirik gabe eta etxetik atera ezinik daude biztanleak.

16:00 Euritea ez da geratu eta Azpeitia eta Zestoa elkartzen dituen errepidea moztu dute duela minutu gutxi, eta Hernani eta Goizueta batzen dituena urez gainezka dago. Villabonan errekak gainezka egin du eta Zizurkileko erdigunea ere itxita dago.

Errepideetan ere arazoek jarraitzen dute: 1 Nazionala Aduna inguruan, A-15 Berastegi inguruan eta Zarautz eta Getaria arteko errepideek itxita jarraitzen dute. Aldiz, Oiartzun eta Lintzirin inguruan itxita egon den autobidea ireki berri dute.

15:40 Lakuako Herrizaingo Sailak Uholdeetarako Planeko larrialdi egoerako bigarren fasera igo du eurite gogorren ondorioz uholde arriskua handitu delako.

15:10 Euskal Autonomia Erkidegoan Uholdeetarako Planeko larrialdi egoerako lehen fasea jarri dute martxan. Bizkaian atzo eurite gogorrak izan ziren arren, gaur egoera pittin bat baretu da eta Herrizaingo Sailak azaldu du egoera larriena Gipuzkoak bizi duela. Adituk azaldu dutenez, kostaldean 80-100 litro metro karratuko muga gaindi dezake.

Gipuzkoan Urola, Urumea, Oiartzun eta Oria ibaiek gainezka egin dute, eta, besteak beste, Astigarraga, Villabona, Azpeitia eta Hernani herriak izan dira kaltetuenetakoak. Errepideak ere urez gainezka daude; Zarautz eta Getaria arteko errepidea moztu dute.

Bizkaian egoera Gipuzkoan baino hobea den arren Portugalete eta Santurtzi arteko tren zerbitzua bertan behera geratu da, esaterako.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, fase honetan aholku batzorde bat eratu dute. Talde horrek kalteen ondorioak eta hartu beharreko neurriak aztertuko ditu.

Nafarroako Gobernuak ere Uholde Plana jarri du martxan, iparraldean Baztan ibaiak gainezka egin du eta Elizondo bera eta inguruko herriak dira kaltetuenak. AP-15 autobidea itxi dute Berastegi inguruan, lubizi batek errepidea hartu duelako.

Ipar Euskal Herrian ere euriteak daude nonahi eta arratsaldean oraindik ere euri asko egingo duela dio Meteofrancek; tximistak eta trumoiak izango direla azaltzen du webguneak.

Adituek azaldu dutenez, arratsaldean Gipuzkoan  40-50 litro inguru botako omen ditu eta Bizkaian aldiz 40-60 inguru. Bihartik aurrera egoerak hobera egingo omen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Astigarraga
2024-03-20 | ARGIA
Agerraldi psikotikoa zuen gizon bat hil da, Ertzaintzak “bortizki esku hartu” ostean

Drogen eraginez agerraldi psikotiko betean zen 36 urteko gizon batek Poliziaren laguntza eskatu zuen Astigarragan, pasa den otsailaren 2an. Lagundu ordez, Ertzaintzak gizona bortizki tratatu zuela eta anbulantzian sartu zutenerako hilda zegoela salatu du haren familiak.


Kondor Legioak Munitibarren 1937an egindako bonbardaketari buruzko liburua argitaratu dute

Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eman du argitara Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika liburua eta igandean aurkeztuko dute jendaurrean. 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak Munitibarren aterpetuta zeuden herritarrei eraso egin zien. Egun bereko arratsaldean, Gernikan... [+]


Beterri Saretuz
“Eskualdean bizi, lan egin eta eragin nahi duen sarea gara”

Ikasturte amaierako ekitaldian, Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen sareak orain arte egindako ibilbidearen berri eman du eta aurrera begira dituen asmoak azaldu:"Elkarrekin hurrunago joan gaitezke".


2022-05-31 | ARGIA
Emakumeen foroa antolatu du Beterri Saretuzek eskualdeko enpresa eraldatzaileen artean

Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak Esperientzia Trukeak egin ditu hainbat astez enpresa eta eragileen artean. Zikloa ixteko, emakumeen eskualdeko foroa antolatu dute asteazkenean Andoainen. Ekainaren 16an, bestetik, ekitaldi irekia izango da... [+]


AHTk zauri sakona egin ez dezan

Oarsoaldeko AHT Gelditu plataformak antolatuta, mendi martxa informatiboa egin dute berrogeita hamar bat lagunek larunbatean, AHTk Astigarraga eta Lezo artean aurreikusia duen trazatuaren bidea eginda.


Beterriko enpresa eraldatzaileek etorkizuneko bideorria adostuko dute

Beterri-Buruntza eskualdeko enpresa eta eragileak biltzen dituen Beterri Saretuz programaren azken saioa egingo dute ostegunean Astigarragan. Erronka berriak zein diren eta aurrera begira nola antolatuko diren aztertuko dute.


2021-05-26 | ARGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiak balio handiko harizti bat suntsitu du Martutene eta Astigarraga artean

Itsas Enara eta Haritzalde elkarteek salatu dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoak diren obra batzuetan inguru horretako harizti bakarrenetakoa suntsitu dute.


Ez da ondo aterako

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak aitortu du Espainiako Sustapen ministerioak 2027 urteko “ortzi-muga” duela buruan AHT amaitzeko, baina ñabardura garrantzitsu batekin: Bilbo eta Gasteizko sarbideak ez dira ordurako prest egongo.


2021-03-11 | ARGIA
Zaintzaren inguruan jardungo dira Beterri-Buruntzako enpresa parte-hartzaileak

Beterri Saretuz programaren barruan, enpresen beharrak asetzeko saioa egingo dute ostegun honetan Astigarragan Beterri-Buruntza eskualdeko eragileek eta parte-hartzean oinarrituriko enpresek.


Astigarraga, Oiartzun eta Lezo lotzeko AHTren lanen aurka alegazioak jartzera deitu dute

Abiadura Handiko Trenaren lanak hasi zirenetik bi hamarkada baino gehiago igaro diren arren, lanekin jarraitzen dute. Azken egunotan Lezo eta Astigarraga arteko zatia esleitu du Espainiako Gobernuak. Horren aurrean, lanek ingurugiroan eragingo dituzten "inpaktu... [+]


Kaleko sagardotegiak
Upela urbanoen itzulera?

Auzo eta baserri guneetan ikusten ditugun arren, duela ez asko ohikoagoa zen sagardotegiak kalean egotea, herri kaskoetako alde zaharren eraikinen behealdeetan. Zenbait tokitan XX. mendearen erdialdera arte iraun zuten gainera, Hernanin kasu, baina legedi zurrunak, ohitura... [+]


2019-02-26 | ARGIA
Lan istripu bat jazo da Astigarragan

Astearte goizean gertatu da istripua, errepide bazterrean lanean ziharduen langile bat auto batek harrapatu duenean.


2018-05-11 | Garazi Zabaleta
Astigarraga
Baratzea lanbide nahi dutenentzako lur eskaintza

Donostialdeako eta Bidasoako Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak baratzegintza profesionalean jardun nahi dutenentzako deialdia zabaldu du Astigarragako Udalarekin elkarlanean: udalaren lursail bat eskaintzen dute sektorean hasi nahi dutenentzat alokairu sinboliko truk... [+]


Eguneraketa berriak daude