UGTren eta CCOOren aurrekontuen zati handi bat UPNren gobernuek ordaindu dute

  • UPNren gobernuek –PSNren sostenguarekin– oso harreman estuak izan dituzte UGT, CCOO eta Nafarroako enpresarien elkartearekin (CEN). Elkarrizketa sozialaren aitzakian haien artean bideratutako hitzarmenak giltzarri izan dira UPNren erregimenari eusteko.


2017ko urtarrilaren 31n - 14:06
UGT eta CCOO sindikatuen egoitzak Iruñean.

Egunotan Diario de Noticias-ek hitzarmen horiei buruzko hainbat informazio argitaratu du Ibai Fernandez kazetariaren eskutik, batez ere 1998tik 2015era UGTk, CCOOk eta CENek kutxa publikoetatik jasotako dirutzaz. Diru emaria ohikoa da foru erregimena finkatu zenetik, baina areagotu egin zen 1998an Nafarroako Enplegu Zerbitzua (NEZ) eratu ondoren. NEZek 60 milioi euroko aurrekontua izan du urteko eta diru horren erabilera Gobernuak, bi sindikatuek eta CENek erabakitzen zuten. Aurrekontu horren %54 Foru Gobernuak jarri ohi du, Estatuak %42 eta %4 EBk.

Gobernuak, UGTk, CCOOk eta CENek 20 hitzarmen sinatu dituzte denbora honetan guztian eta horiek bideratzeko aurrekontuekin, UPNren Gobernuak hiru erakundeen ohiko gastuak ordaindu ditu neurri handi batean, bereziki bi sindikatuenak. Nafarroako Kontuen Ganberaren arabera, adibidez, 2008 eta 2013 artean hiru eragile sozialen artean 115 milioi euro jaso zituzten, hiru zati berdinetan bantuak.

Eskema horren barruan, UGT eta CCOO administrazioarekiko menpekotasun maila handira iritsi dira. UGTrentzat, esaterako, jasotako diru-laguntza horiek bere ohiko gastuen %60 ziren eta CCOOren kasuan %40. CCOOk, dena den, bere fundazioa –Anafe– eta bere formazio zentroa –Forem– diru publikoz finantzatu ditu osorik. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren memorietako datuetan ikus daitekeenez, 2015ean UGTk 250.000 milioi euro jaso zituen bere gastuetarako, urte hartarako zituen 402.000 eurotik %63.

UGTk erabat zeukan integratua bere ohiko jardunean finantzazio molde hau. Adibide bat: 2015eko UGTren lan taldea 97 pertsonakoa izan bazen batez beste, eta horietatik 62 NEZeko hitzarmenetan jardun bazuten, hitzarmen horietan emandako denboraren ehunekoa, sindikatuko egoitzen gastuetan ere ehuneko hori gobernuko diru-laguntzetatik ordaintzen zen.

Egoitzen gastuekin gertatzen den bezala, gertatzen da gainerako alor askotan: zuzendaritzako kideen soldatak –haiek enplegu programak zuzentzen zituztelako, adibidez–, ikastaroak edo sindikatuek antolatutako hainbat jardunaldi. Honek guztiak argi erakusten du, funtsean, sindikatu hauen jardunaren zati handi bat diru publikoz finantzatu dela.

Ikerketa zabala eskatzen ari da

UGTk eta CCOOek gastu guztiak ongi justifikatuak daudela erantzun dute, programa denak fiskalizatuak daudela eta guztiak “zintzotasunez eta eraginkortasunez” garatu direla. Ez dute ukatzen diru hori guztia jaso dutenik, eta defenditzen dute ongi erabili dutela: “Bakarrik 2011tik 2014ra 100.000 pertsonari eman diegu zerbitzua, emaitza orokor nahiko onekin gainera”.

ELAk ere iaz gogor salatu zuen UPNko gobernua UGT eta CCOO finantzatzen ari zela. Orain UGTk gogor kritikatu du ELA, kontu honekin bi sindikatuen aurka daraman “gerra zikina”gatik.

Honen guztiaren aurrean, ELAk eskatu dio Gobernuari desegin dezala Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua, “bestela legitimatzen ari delako Enplegu Planean egon daitezkeen ehunka milioi euro horien gainean CCOOk, UGTk eta CENek duten erabaki ahalmena”. ELAk ezinbestekotzat du Legebiltzarrean hau guztia ikertuko duen ikerketa batzorde bat sortzea.

Nafarroako Gobernuan ere tirabirak sortu dira, bi norabidetan gainera. Batetik, Maria Solana foru gobernuaren eledunak astelehenean esan zuen egungo gobernua ez dagoela batere ados orain arteko funtzionamendu horrekin eta dirua kudeatzeko modu horrek “asko esaten duela, eta ez oso ona, diru hori kudeatu eta jaso dutenei buruz”. Ezkerrako parlamentari Miguel Nuinek berehala erantzun zuen Twitterren: “Oso larria da gobernuko eleduna UGTren eta CCOOren aurkako sektarismoarekin bat egitea. Horrela ez”. Ezkerrak ez du legez kontrako jarduerarik ikusten hitzarmen horietan.

Bestetik, Enplegu Planaz aritzeko Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua berpizten saiatzen ari da Nafarroako Gobernua, Manu Ayerdi Industria sailburuaren eskutik. UGT, CCOO eta CEN hor egongo direla adierazi dute eta ELAk eta LABek ezetz. Horren harira, EH Bilduk eta Ahal Duguk ez dute egokitzat Enplegu Plana foro horretan jorratzea; Geroa Bai eta Ezkerrak bai. Ahal Duguk, esaterako, astearte honetan egin du agerraldia gaiaz hitz egiteko eta Gobernuari sindikatuen finantzazioan gertatu dena ikertu dezala eskatu dio. “Legezkoa izan daiteke bai, baina legearen arabera, diru publikoz erreskatatua izan den banku batek ere familia bat etxerik gabe utzi dezake”, esan du Carlos Couso parlamentariak.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Lan heriotzek gora egin dutela diote sindikatuek, eta datu ofizialekiko mesfidantza adierazi dute

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren  harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2025-01-15 | Axier Lopez
Bilboko Portua blokatu du LAB sindikatuak, Gazako genozidioarekin negozioa egin ez dezaten aldarrikatzeko

Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Eguneraketa berriak daude