argia.eus
INPRIMATU
Ugalketa-tratamendua gizonezko bikotekiderik gabeko emakumeei ere eskainiko zaie Nafarroan
  • Ama izan nahi eta bikotekiderik ez duten emakumeek zein sexu bereko bikotekiderik ugalketa- tratamendua sistema publikoan jaso ahal izango dute, Nafarroan. Orain arte, bide pribatua zen tratamendua eskuratzeko modu bakarra.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 28a

Fernando Dominguez Osasun kontseilariak adierazi duenez, amatasunaren alorrean aurrerakuntza nabarmena da, baita sexu bereko bikoteentzat eta bikoterik ez duten emakumeentzat ere. “Ugalketa-tratamenduak egin ahal izango dituzte osasun-sistema publikoan, lehentasun pertsonalak, sexu-orientazioa edo errenta-maila kontuan izan gabe”.

Osasun Sailak urtean 200 eta 300 tratamendu inguru emango dituztela aurreikusten dute.