Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, sareko udalerrietako osasun zerbitzu publikoen hizkuntza datuak aztertu ditu txosten batean. Ondorio nagusia, UEMAko udalerrien hamar osasun-langiletik hiruk ez daukate euskara-maila egiaztatuta (EAEko Osakidetza zerbitzuan % 19k eta Nafarroako Osasunbidean % 75ek).
Areago, ospitaleetan, langileen bi herenek ez daukate euskara-gaitasuna egiaztatuta; Osakidetzan % 57k eta Osasunbidean % 99k (ia inork ere ez, alegia).
Ondorio nagusi gisa, hauek azpimarratzen ditu UEMAk, bere udalerrietarako:
Osakidetzan, ez du egiaztatu bostetik batek (% 19); Osasunbidean, lautik hiruk (% 75).
Txostena, dena dela, ez da bakarrik zentratzen UEMAko herrietako bertako lehen arretako zentroetan, zeren eta herri hauetako herritarrek, beste guztiek bezala, ospitale handiagoetara ere joan behar izaten dute (beste herritar guztiek bezala) segun eta zein den osasun arazoa. Eta ospitaletako egoera grafiko hauek erakusten dute.
Erreferentziazko ospitaleetako lanpostuak, hizkuntza eskakizunaren derrigortasunaren arabera:
Euskara egiaztatzearen arabera, datu globala:
Ospitaletako postuak, arloaren eta euskara egiaztatzearen arabera:
UEMAren webgunean: