Iraileko datuak plazaratu dituzte, eta txostenaren arabera, 356 migrante lagundu zituen joan den hilabetean Harrera Sareak, horietarik 293 gizonezko, 27 emakume eta 36 haur eta adin txikikoak.
Dena dela, urrian Hendaiara muga zeharkatzeko xedez Iruna heltzen ari den migranteen kopuruak gora egin duela diote. Hain justu, urriaren lehenan Martindozeneako aterpetxea itxi, eta Gordailuaren aldamenean, Arretxe-Gainako 100 ohe dituen dispositibo berria zabaldu dutenez geroztik. Koldo Nausia lankidea, Harrera Sareko ordezkari batekin mintzatu da.