argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Udaltzaingoa Euskalduna zubi azpian bizi diren gazteen txabolen aurka aritu zela salatu du OEEk
  • Ostiral eguerdian udaltzaingoa Euskalduna zubiaren azpian zeuden gazteen txabolen aurka aritu zela salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Euritik babesteko manta handi bat kendu zieten.

Uriola.eus @uriolaeus 2021eko otsailaren 04a

Ostiralean manta handia kentzeaz gain, larunbatean, goizeko 08:00etan, txabolak zeuden eremura itzuli zen polizia eta infraetxearen berehalako etxegabetzea gauzatuko zutela adierazi zien bertan zeuden gazteei. Horrez gain, etxegabetzearekin batera, momentuan bertan beste aukerarik eskaini ez zietela salatu du OEEk. 

Orain, gizarte zerbitzuek aterpetxe batean zazpi egunez egoteko aukera eskaini diete.