argia.eus
INPRIMATU
Udaletxeko leihotik ‘estelada’ ez kentzeagatik, sei hilabetez ezgaitu dute Bergako alkatea
  • Alkateak epaiketa politikoa dela salatu du, estelada jartzea Bergako udalbatzak hartutako erabakia izan zelako.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 22a
Bergako udaletxearen leihoa (Argazkia:Aqui Bergeda)

Montse Venturos (CUP), Bergako alkatea, sei hilabetez ezgaitu dute udaletxeko leihotik estelada ez kentzeagatik 2015ean. Manresako epaitegiak zigortu du, fiskaltzak sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du.

Venturos 2016ko azaroan atxilotu zuten etxean bi epaiketa zitaziori muzin egin ostean. Epailearen aurrean bere erabakia defendatu zuen,  “kasu honetan udalak agindu garbia zuen estelada udaletxeko leihoan mantentzeko”, udalbatzak hartu baitzuen erabakia. Geroago epaiketa artxibatu egin zen, baina fiskaltzak helegitea jarri zuen. Maiatzean egin den epaiketan alkateak epaiketa politikoa dela salatu du herriaren borondatea legearen gainetik dagoelako.