Kontseiluak deituta, hemeretzi udalerritan elkarretaratze koloretsuak egin dira, Udalek euskararen normalizaziorako neurriak har ditzaten eskatzeko.
Estatuen esku-hartzeak gelditu lemapean egin dira elkarretaratzeak, ondorengo herri hauetan: Agurain, Arrasate, Azpeiti, Basauri, Bergara, Erandio; Errenteria, Galdakao, Lekeitio, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ondarroa, Ordizia, Otxandio, Pasaia, Soraluze, Tolosa eta Zarautz.
Tolosako udaletxearen parean haur, gazte eta helduak koloretako eskuak jasota.
Zarautzen egindako protestan, euskaraz bizitzeko nahia kaleratu zuten.