UEMAk Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu. Euskaraz bizi diren gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea eta besteengan eragitea lortzea da helburua.
Eskola giroan ari zen lanean UEMA. Udalerri euskaldunetako ikastetxeetan aritu dira eskolak ematen, gazteei ikusarazten haiek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia. Euskaraz inertziaz bizitzetik kontzientzia hartzerako pausoa ematea zen helburua.
Orain eskolatik atera eta Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk. Urriaren 20tik 22ra elkartuko dira Orion 15 eta 18 urte bitartekoak. Udalerri euskaldunetan bizi diren gazteek eman ahal izango dute izena.