argia.eus
INPRIMATU
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak jaia antolatu du larunbatean Aramaion
  • Aire berria euskarari lelopean ospatuko da ekainaren 8an UEMA Eguna Aramaion. 11:30ean egingo da irekiera ekitaldia. Maren belastegui (Bildu) UEMAko lehendakariak, Jose Mendizabal (EAJ) zuzendaritza batzordeko kideak eta Ramon Ajuria Aramaioko alkateak, prentsaurrekoan azaldu zutenez, euskara, oraindik bere sorlekuan tokia bilatu ezinik dabilela salatuko dute.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 03a
UEMA Eguna Goizuetan egin zen iaz (Argazkia: Oiartzungo Udala)

Beraien aburuz, goi administrazioak badu zereginik euskararen nimalizazioan. Udalerrietatik egiten den esfrotzua baloratu eta laguntzeko eskatu dute. Esan dute, Ekainaren 8an UEMAren aldarriarekin bat egingo dutela eta Aramairoa bertaratuko direla, eusklagintzako hainabt pertsona ezagun eta ordezkari politikok.

Egun osoko egitarau anitza osatu dute antolatzaileek. UEMAren web gunean kontsultatu daiteke.