argia.eus
INPRIMATU
Udalerri Euskaldunen Egunean Dima, Ziortza-Bolibar eta Legorreta onartuko dituzte
  • Maiatzaren 28an ospatuko du UEMAk Udalerri Euskaldunen Eguna Leitzan. UEMAk adina urte bete ditu Udalerri Euskaldunen Egunak, 25.

ARGIA @argia 2016ko maiatzaren 20a
UEMAko ordezkariek Udalerri Euskaldunen Eguna aurkeztu zuteneko argazkia. Argazkia: UEMA.

Festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte. Jai giroa izango da herrian udalerri euskaldunek 25 urtez egindako ekarpena gogoratu nahi dutelako antolatzaileek, eta egindako lana eta bidea aitortu eragileei. Bestalde, “euskaraz bizi nahi dugula” gogorarazi nahi da eta udalerri euskaldunek babes berezia eta hizkuntza politika aurrerakoia merezi dutela aldarrikatuko da.

Ekitaldi herrikoia antolatu nahi dute eta Leitza eta inguruko hainbat eragilek hartuko dute parte: Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzua, Denok Bat Guraso Elkartea, Aurrerako dantzariak, Aurrera elkartea, Kultur Taldea, Atekabeltz gaztetxea, Karrape irratia, Kiliklon ekoizpenak, eta Leitzako Bertso Eskola. Norbanakoek ere hartuko dute parte.

Goizez UEMAk batzar nagusia egingo du eta Dima, Ziortza-Bolibar eta Legorreta UEMAra sartzeko egindako eskaerak onartuko dituzte. Hiru horiek gehituta UEMAk 76 kide izango ditu.

Eguneko egitaraua eta hainbat ohar UEMAren lotura honetan.

Maiatzaren 28rako bideoklipa ere prestatu dute.