Udalerri euskaldunen eguna Diman izango da, maiatzaren 26an

  • UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua.


2018ko maiatzaren 08an - 09:43
Deialdiarekin prestatu duten kartela.

Egunean bertan UEMAko bilera egingo dute eta ondo bidean bi herri gehiago gehituko zaizkio Bakio eta Arantzazu, UEMA orrotara 87 udal herriko mankomunitatea osatuko dute.

Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-06-26 | ARGIA
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasi ahal izango da, Frantziako Gobernuak hala onartuta

Aspaldiko aldarrikapena onartu du Frantziako Gobernuak: laborantza lizeo pribatuetan formakuntza elebidunak eskaini ahal izango dira, “esperimentazio pedagogiko” gisa, alegia frantsesez bakarrik ez, euskaraz ere irakatsi ahalko da. Donapaleun eta Hazparnen baliatuko... [+]


EuskarAbentura hasteko astebete

Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea.


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


Baxoko ahozkoa ikasleei euskaraz egiten lagunduko diete ehun bat irakaslek

Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.


burruntziak eta sorgin-orratzak
Badakizu nola esaten den ‘libélula’ / ‘libellule’ euskaraz?

Iñaki Mezquita Aranburu (Alegia, Gipuzkoa, 1959) Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da, odonatuzalea eta argazkilari naturalista. Iberiar Penintsulan bizi diren 84 burruntzi eta sorgin-orratzen izenak jaso ditu euskaraz. Zerrenda ofizial egiteko azken urratsaren zain daude... [+]


GUKA aurkeztu dute, Bilboko ehunka euskaltzalek sortutako “plaza askea”

Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.


Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-12 | Ane Labaka Mayoz
Euskaraz jaio

Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren... [+]


Trapezistak

“Frantzian frantsesa! Trapezistak!!”. Gure ele barbaroak tarteko, mugaz bi aldeetara ere, izan gintezke, berdin, emazte bizarduna ala gasolina hurrupa batzuen alde ahotik garrak botatzen dituen su-irenslea, laban jaurtitzailearen giza-itua, sarerik gabeko... [+]


Eguneraketa berriak daude