argia.eus
INPRIMATU
Udalbiltzaren sustatzaile izandako Dominique Duhalde zendu da
  • Apirilaren 24ean zendu da Lekuinen bizi eta bertako hautetsi abertzalea ere izandako Dominique Duhalde. Koronabirusaren testuinguruagatik berehala egitea ezinezkoa izan arren, omenaldia eskainiko diote egoera baretuko denean.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 25a

Laurogei urterekin zendu da apirilaren 24ean Dominique Duhalde donoztiritarra (Nafarroa Beherea). Lekuineko herriko kontseilari zela, Udalbiltzaren batzorde eragileko kidea izan zen eta lan handia egin zuen Udalbiltza Ipar Euskal Herrian errotzeko asmoz. Abertzalea eta ezkertiarra, militantzian buru belarri aritutakoa da Duhalde. Besteak beste, 2017ko ETAren armagabetzean ere egon zen, zuloak lokalizatzera joan ziren bake artisauen talde batean parte hartuz.

JAC Laborantzako Gazteria Kristaua elkartean (Euskaldun Gazteria aitzineko egitura) eman zituen lehen urratsak, gazte zenean eta beti segitu izan du gogoeta esparru horretan, erretretan izanik ere, CMR Baserri Munduko Kristauen elkarteko kide gisa.

Sindikalgintzan ere aritutakoa da, CFTCn, CFDTn eta ondotik LABen.

Koronabirusak ondorioztatu urruntasun soziala bukatuko denean, omenaldi bat eskainiko diote donoztiritarrari.